UDAKO BARNETEGIA
UDAKO BARNETEGIA
8-15 urte bitarteko haur eta gazteentzako jarduera da: beraren bitartez, hizkuntza-gaitasuna zein hizkuntza-trebetasunak sendotzeaz gain, etena ezabatu nahi da euskalduntze-prozesuaren (ikasturte akademikoaren) eta oporraldien artean, haur eta gazteen euskara indartzeari begira.
Laburrago esanda, barnetegia hauxe da: gazteen komunikazioan ahoz zein idatziz euskararen erabilera sustatzea, eta euskararekiko zailtasunak edo ahulguneak indartzea eta sendotzea.
URTE OSOAN EUSKARAZ
Udako oporraldian, uztailean, asteko zein hamabostaldiko eskaintza dago. Zornotzako “El Karmelo” ikastetxean izaten da. Bertan, goizez eskolak izango dira 9:00etatik 14:00etara, eta arratsaldean zein gauean, era ludiko-dibertigarrian, euskararen erabilerarekin, ulermenarekin zein sustapenarekin zerikusia duten jarduerak burutzen dira.
Barnetegian aipatutako trebetasunez eta metodologiaz gain, beste bi esparru izaten ditugu kontuan. Alde batetik, bullyinga edo eskola-jazarpena, eta, bestetik, hezkidetza. Horretarako, Kiva programak markatzen dituen pausoak izaten ditugu kontuan.
Estrategiak ere burutzen dira zenbait metodologia erabiliz: horien artean, jolasean oinarritutako metodologia, metodologia esperimentala, pertsonarengan oinarritutako metodologia, irudietan oinarritutako metodologia eta IKTak (informazio eta komunikazioaren teknologiak). Gutxienez 30 pertsona dira, eta izena emateko epea maiatzean zabaltzen da online.
Eusko Jaurlaritzak ezarritako segurtasun- eta osasun-baldintzak bermatuko dira.
ESKAINTZA OSOA IKUSI
ESKAINTZA OSOA IKUSI