
NORTZUK GARA
EGIN ETA ZABALDU DEZAGUN EUSKARA
GIZARTEA EUSKALDUNTZEN,
EUSKARA SUSTATZEN
GIZARTEA EUSKALDUNTZEN,
EUSKARA SUSTATZEN
Uztarri 1986. urtean gaztetxoen euskalduntzeari begira sortutako entitatea da, gizartean euskalduntzearen inguruan zeuden gabeziei erantzuna emateko.
Uztarrik honela definitzen du bere helburua: Euskadin bizi diren haur eta gaztetxoei Euskal Herriko eta, batez ere, euskal ohiturei eta inguruari buruzko ezagutza garatu eta errespetatzen ikasarazi eta irakastea, haien inguru naturala eta sustrai soziokulturalak hobeto ezagutuz, eta euskaraz bizitzeko aukera ahalbidetuz. Etorkinen kasuan, helburua hauxe da: integrazio eta kultura-aniztasun zabalagoa eta aberasgarriagoa ahalbidetzea, euskara tresna gisa erabiliz.
Uztarri garai berrietara moldatuz joan da 1986. urtetik. Hasieran A eta B ereduetako gaztetxoen euskalduntzean bakarrik jarduten bagenuen, orain D ereduko gazteekin ere aritzen gara; izan ere, 1990eko hamarkadan espero zen haurren euskalduntzea eskola-eremura mugatu da.

EUSKARA ETA ETORKINAK
EUSKARA ETA ETORKINAK

Errealitate berri horretara moldatuz, Uztarrik haurren aisialdira ireki du eskaintza, euskara hezkuntzako eremu formaletatik aisialdiko eremuetara ateraz, betiere bere alea jarriz gizartea euskalduntzeko esparruan dagoen helbururako.
Uztarriren gaitasuna ageri-agerikoa da, eta garai berrietara moldatu da orain hamasei urte hasi baitzen haur etorkinek edo etorkinen seme-alabek euskalduntzeko duten beharrari erantzuna ematen.
Hala, Amorebieta-Etxanon hasi ginen HIP (Hizkuntza Indartzeko Proiektua) ekimenaren bitartez; orduan, aitzindari izan zen programa, eta 2016. urtean DEIAren “Hemendik Saria” jaso zuen, herrian programa horrek izandako eragin positiboa goraipatuz.
“EDOZEIN UNETAN,
EGOERA GUZTIETAN GUZTIEKIN;
EGIN ETA ZABALDU DEZAGUN EUSKARA”
“EDOZEIN UNETAN,
EGOERA GUZTIETAN GUZTIEKIN;
EGIN ETA ZABALDU DEZAGUN EUSKARA”