
Uztarrik, azken urteetan bezala, 2022ko udan ere Zornotzako “El Carmelo” ikastetxean euskara barne ikastaroak antolatuko ditu 8-15 urte bitarteko haur eta gazteentzat euren hizkuntza-gaitasuna zein hizkuntza-trebetasunak landu ditzaten.
Ikastaro horien helburuak hauek dira: euskararen ahozko eta idatzizko erabilera sustatzea haur eta gazteen komunikazioan, eta euskararekiko zailtasunak edo ahulguneak indartzea eta sendotzea.
Ikastaro horietan parte hartzeko matrikulazio epea 2022ko maiatzaren 9tik 27ra izango da.