UDA TXIKI

 

uztarri uda

UDA TXIKI

Udako oporraldian, astean zehar, astelehenetik ostiralera bitartean, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 16:30era. Zornotzako “El Carmelo” ikastetxean 3 eta 12 urte bitarteko haur eta gazteek parte hartzen dute jarduera honetan.

Aproposa da euskararen ahozkotasuna eta erabilera sustatzeko, betiere berdinen arteko ikaskuntza-irakaskuntza bultzatuz, etxean zein ikastetxean landutakoa egunerokoan praktikan jartzeko eta erabiltzeko.

EUSKARAREN ERABILERA SUSTATUZ

Eskolaz kanpoko jarduera bat izango balitz bezala, euskara ildo nagusia izanik, hainbat jarduera, jolas zein dinamika burutzen dira euskara bularretik mintzora eramanez.

Euskararen erabilera sustatzeko eta sakontzeko, lau trebetasunetan oinarrituko gara: komunikazio-trebetasunean, talde-lanean, norberaren sorkuntzan, eta integrazio eta berdintasunean.

Aurrez aurreko dinamika dibertigarriak egiten dira, beti Eusko Jaurlaritzak ezarritako segurtasun- eta osasun-baldintzak bermatuz.

ESKAINTZA OSOA IKUSI

ESKAINTZA OSOA IKUSI