PAZKO ASTEA
PAZKO ASTEA
Ikastaro honetan, hezkuntza-eredu guztietako 8 eta 15 urte bitarteko gazteek ikaskuntza kooperatiboa sustatuko dute, hots, euskararen ikaskuntzan zein erabileran, berdinen arteko elkarreraginean oinarritutako ikaskuntza.
Baliagarria izango da ikasle bakoitzarentzat, hizkuntza-gaitasuna lantzeko, bai eta euskara sendotu, hutsak zuzendu, gabeziak bete, zalantzak argitu eta ikasturte amaierari begira bulkada eraginkorra emateko. Izan ere, eskolez gain, tailerrak, jarduerak eta bestelako proiektuak egiten dira.
BETI EUSKARAZ BIZIZ
Arestian esandakoa lortzeko, estrategiak burutzen dira zenbait metodologia erabiliz: horien artean, jolasean oinarritutako metodologia, metodologia esperimentala, pertsonarengan oinarritutako metodologia, irudietan oinarritutako metodologia eta ikt (informazio eta komunikazioaren teknologia).
Zuzentze- eta indartze-ikastaroa Pazko asteko goizetan izaten da. Ikasleen kopurua gutxienez 10 pertsonakoa izango da. Izena emateko epea Pazko astea izan baino hilabete eta erdi arinago zabalduko dugu online bidez.
Aurrez aurreko eskolak eta jarduera dibertigarriak egiten dira beti, Eusko Jaurlaritzak ezarritako segurtasun- eta osasun-baldintzak bermatuz.
ESKAINTZA OSOA IKUSI
ESKAINTZA OSOA IKUSI