LAGUNTZA ESKOLAK
LAGUNTZA ESKOLAK
Laguntza-saioak lehen hezkuntzako ikasleei, 6 eta 12 urte bitarteko haur eta gazteei, laguntzeko dira, eskolan ikasitakoaz gain, haien etxeko lanak egiten lagunduz.
Gure hizkuntzan integratzen eta eskolako ikasketak aurrera eramaten laguntzeaz gain, gure helburuetako bat ikasleen artean elkarbizitza eta harmonia sortzea da.
KULTURA EZBERDINAK BATUZ, EUSKARA SUSTATUZ
Kultura desberdinetako ikasleak izanda, haien arteko interakzioaren bidez batak bestearengandik ikasi eta elkarrekin bizitzen ikasten dute. Laguntza-eskola horien helbururik garrantzitsuenak hauek dira:
- Ikasleei hizkuntza- eta komunikazio-trebetasunak eskuratzeko laguntza ematea.
- Laguntza-eskolak eskaintzea eskolatik bidaltzen dizkieten lanak egiteko, azterketak prestatzen laguntzeko eta gure hizkuntza aurrera eraman ahal izateko.
- Ikasleen arteko elkarrekintza sustatzea.
- Elkarbizitzarako diren funtsezko arauak ikasleei transmititzea.
Eskolak ikasturtean zehar burutzen dira, eskoletan, astelehenetik ostegunera eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara.
ESKAINTZA OSOA IKUSI
ESKAINTZA OSOA IKUSI