EUSKARAZ MURGILDUZ

 

EUSKARAZ MURGILDUZ

Gazteak euskaraz murgilduz proiektu honen helburua hauxe da: EAEko ikasleen euskararen erabilera (idatzia zein ahozkoa) esparru ez-formalean indartzea.

Hizkuntza- eta komunikazio-trebetasunak eskuratzeko laguntza emateaz gain, gure kultura, ohiturak, ingurunea… ezagutu eta zenbait lurraldetako kulturak, ohiturak eta bestelakoak ezagutuko dira, eta elkar trukatzea izango da, betiere integrazio soziokulturala bermatuz. Saiook era ludikoan izaten dira.

GURE HELBURUAK

  • Euskaraz komunikazio-gaitasuna lortzea, eta euskararekin zailtasun bereziak dituzten umeei ikaskuntza-prozesuan ikastearen garrantzia transmititzea.
  • Euskara elementu bateratzaile eta komunikatzeko tresna gisa baliatzea, gure kultura erakutsiz, baina hartzaileen nortasuna galdu barik.
  • Elkarbizitza baketsua eta errespetuzkoa sustatzea sexuagatik, erlijioagatik, klaseagatik edo bestelako arrazoi pertsonalengatik diskriminaziorik egin ez dadin.
  • Hezkidetza kontzeptua indartzea, berdintasuna eta benetako hezkidetza sustatzen dituzten giza balioei buruzko prestakuntza eskainiz, hala nola tolerantziari, elkartasunari, justiziari, berdintasunari eta abarri buruzkoa.

Saioak ikasturtean zehar burutzen dira, eskoletan, astelehenetik ostiralera, jantokiko orduetan.

ESKAINTZA OSOA IKUSI

ESKAINTZA OSOA IKUSI