EUSKARAREN ERABILERA

 

EUSKARAREN ERABILERA

Euskararen erabilera areagotzeko egiten ditugun jardueren helburua hauxe da: lehen eta bigarren hezkuntzetako ikasleen jariakortasuna lantzea eskolatik kanpo, hots, aisialdian, bai euskaraz hitz egiteko, bai euskara komunikatzeko hizkuntza bezala ikusteko, eta bai eguneroko bizitzan euskara barneratzeko.

uztarri euskera

ESKOLAZ KANPO ERE EUSKARAZ

Ikasleek euren artean esparru ez-formalean euskaraz hitz egiteko ohitura hartzea ere badu xede: jolasten, abesten edo orotariko jarduerak egiten. Azken batean, umeek euskaraz hitz egiteko ohitura hartzea sustatu nahi da, etxean edo euren inguruan aukera handirik ez dutelako, bai gurasoek euskaraz ez dakitelako, bai lagunen artean euskaraz egiteko ohiturarik ez dutelako.

Jarduerak edozein toki edo unetan egin daitezke, eskolaz kanpoko ordutegian.

ESKAINTZA OSOA IKUSI

ESKAINTZA OSOA IKUSI