EUSKARA PILULAK

 

EUSKARA PILULAK

Hizkuntza-komunikaziorako tresna den neurrian pertsonen artean jardun eta bizitzeko tresna ere bada. Horren ondorioz, hizkuntza jakiteak ezinbestean dakar jende artean hizkuntza hori erabiltzeko gai izatea.

Uztarrin hauxe nahi dugu: gurekin ikasten duten pertsonek euskara beren bizitzako arlo eta une guztietan erabiltzen ikastea. Ahal denik eta praktikara lotuen egongo da jarduera, betiere ahalik eta modurik atseginenean eramanez.

EUSKARAREN EZAGUTZA GRAMATIKALA

Gauza jakina denez, gramatika hizkuntzaren osagaietako bat da, eta, hortaz, hizkuntzaren arauak ikasteak berebiziko garrantzia dauka bigarren hizkuntza ikasterakoan. Pedagogikoki egokia den ala ez aztertu gabe, egia ere bada, ikaslea hizkuntzak ikuspegi gramatikaletik ikasten ohituta dagoenez gero, pertsona heldu askok erosoago sentitzen duela bere burua, euskararen ezagutza gramatikala edukita.

Hala eta guztiz ere, guk haratago joan nahi dugu eta gramatika ere beste era batera irakatsi nahi dugu. Horretarako, pilulen metodoa erabiltzea proposatzen dugu arrazoi hauengatik:

  • Helburua lortzeko, metodorik egokiena delako, bai denboraren aldetik, bai trinkotasunaren aldetik.
  • Sistemarik malguena delako, unean-unean sor daitezkeen beharrizanei erantzun azkar eta egokia emateko.

Pilulen metodoan ikasleek, orain arteko metodologia erabili beharrean, jarduera ludiko-didaktiko bat erabiliko dute. Edonoiz jolasteko prest egongo dira gai bati buruz hausnartzeko.

ESKAINTZA OSOA IKUSI

ESKAINTZA OSOA IKUSI