
Euskal Herria osoan, tradizio handiko festa otsailaren 5ean ospatzen da; Santa Ageda. Bezperan, otsailaren 4an, kale eta etxez etxe ibiltzen da jendea taldeka bertso zaharrak abesten eta diru eta jakiak biltzen.
Nor da, bada, Santa Ageda edo Agate Deuna?
Historiak dio Agate Deuna Sizilian jaio zela 230ean. Diotenez, neska polita omen zen, hori dela eta, Siziliako Quinciano gobernadoreak Agedaren amodioa lortu nahi zuen. Neskatoak, ordea, kristautasunean fede itsua zien eta ez zuen honen proposamena onartu. Erantzuna ez zen Quincianoren gustokoa izan eta kartzelan sartu, eta bertan torturatu egin zuen. Bularrak moztu zizkion eta hil egin zen 21 urte zituela. Hori guztia 251ko otsailaren 5ean gertatu zen. Agate Deuna mendebaldeko lehenengotariko birgina-martiria da.
Uztarriko haur eta gazteak ere kalera irtengo dira Santa Agedaren bertsoak abestera.
Hartu makila, ahotsak ondo berotu eta hasi gurekin kantuan!!