UZTARRI
1986. URTETIK EUSKARA SUSTATZEN, EUSKARA MAITATZEN
Uztarri 1986. urtean sortutako entitatea da, eta haren asmoa gizartean euskalduntzearen inguruan zeuden gabeziei erantzuna ematea zen.
Uztarriren helburua gizartea euskaldunago bihurtzea da; hori dela eta, ezinbesteko ikusten du 3-15 urte bitarteko haurren euskalduntzea, betiere kolektibo horren berezitasuna kontuan hartuta. Uztarrik beti lan egin du haurrekin lan egiteko ziurtagiria duten euskaldunekin, eta argi izan du beti, euskalduntzeaz gain, haurrekin lan egitean balioak oso garrantzitsuak direla: elkarbizitza, elkarlana, hezkidetza, errespetua, kulturartekotasuna… Balio horiek zeharka sustatzen dira haurrekin egunerokotasunean, Uztarrik burutzen dituen jarduera guztietan.
BERRIAK
BERRIAK
Udako euskara barne ikastaroak
Aurtengo udan ere euskara barne ikastaroak antolatuko dira Zornotzako "El Carmelo" ikastetxean. Ikastaro hauek 8 eta 15 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude, haien hizkuntza gaitasuna landu, euskara sendotu, hutsak argitu, gabeziak bete, eta nola ez ondo pasatu eta...
UDAKO ESKAINTZA
UDAKO ESKAINTZA
BIZI ZAITEZ EUSKARAZ
BIZI ZAITEZ EUSKARAZ