HIP

 

HIP

Euskaratik urrun bizi direnak euskarara hurbiltzeko eta haiek integratzen laguntzeko sortu zen proiektua da, ikasle etorkinei hizkuntza- eta komunikazio-trebetasunak eskuratzeko laguntza emateko batez ere.

Hizkuntza indartzeko proiektu honek, euskararen erabilera eta ikaskuntza indartzea du helburu. Horretaz gain, beste helburu hau lortu nahi da: gure kultura, ohiturak, ingurunea… ezagutu eta beste zenbait lurraldetako kulturak, ohiturak eta bestelakoak ezagutzea, bai eta elkarri trukatzea ere.

EUSKARA IKASTAROAK ETORKINENTZAT

Helburu hori burutzeko, hainbat dinamika erabiltzen dugu, ikuspegi tradizionaletik globalizatzailera jauzi egingo dugu, eta, fitxez gain, joko, piktograma zein bestelako baliabideez hornituko dugu geure burua, betiere ikasleen ikaskuntza-prozesu aktibo, parte-hartzaile eta osoa lortze aldera.

Ikasle guztien ezaugarriak kontuan izango dituen ikaskuntza inklusiboa bermatuko dugu. Ikasleak izango dira ikaskuntza-prozesuaren protagonistak eta erdigune nagusiak.

Ikasleon motibazioa bultzatuko dugu, horien ikaskuntza globalagoa eta egokiagoa lortze aldera. Irakasleek, prozesuan gidari baitira, laguntzaile gisa jardungo dute, euren ingurumarira egokituriko jarduera eta dinamikak prestatze aldera.

Astelehenetik ostegunera eta arratsaldean ematen diren saioak izaten dira.

uztarri hip euskera

ESKAINTZA OSOA IKUSI

ESKAINTZA OSOA IKUSI